XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

18. Perifrasi multzoak

(26) hitz egiten jardun dute goiz osoan/(27) kantatzen jardun zuten/(28) ètxe egin berriak erortzen dihardu

Ikusten den moduan, *edun eta *ezan laguntzaileak hartzen dituzten aditzek bakarrik (gure artean aditz iragankor deitzen direnak) har dezakete jardun aditza.

- Hirugarren perifrasia egon aditzaz baliatuz osatzen da.

Hemen ere, aurreko kasuetan bezala, aditz izena inesiboan ageri da eta aditz hori, hain zuzen, edozein motatakoa izan daiteke, iragankorra nahiz iragangaitza (batez ere bizkaieraz erabilia):

(29) mutil hori gaisotzen dago/(30) neska hori ikasten dago

Esanahiari dagokionez, -tzen + ari izan perifrasiak duen adiera berbera du.

Hala ere, kontuan izan behar da aipatzen ari garen hurrenkera honek, -tzen + egon segidak alegia, ez duela beti perifrasia osatzen.

Zenbait kasutan egon aditzak ekintza, edo ekintzaren jarraia adierazten du.

Beste batzuetan, berriz, egoera ere adieraz dezake.

Halakoetan izan eta egon aditzak baliokideak direla esan daiteke, semantika aldetik.

Hori ikusten da ondoko adibideotan, esaterako:

(31) nire aita musika entzuten egon da/(32) asteburu honetan pilota partidua ikusten egon naiz Donostian

Bi adibide hauetan ikus daitekeenez, entzuten izan naiz edo ikusten izan naiz ere jar daiteke, egon eta izan pare-parean jarriz alde horretatik.

Beraz, hauetan ez litzateke aztertzen ari garen perifrasi hauen sailekoa izango.

Perifrasia izatekotan ezingo lirateke egon eta izan bata bestarekin ordezkatu.

- Inesiboko aditz izena ibili aditzarekin ager daiteke zenbaitetan: